Besartean 2009an Gasteizen sortutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Amagandiko edoskitzeari eta errespetuzko hazkuntzari bultzada eman nahi dion elkartea gara.
Gure helburua haurdunaldi, erditze, amatasun, erditze ondoko, amagandiko edoskitzea, errespetuzko hazkuntza eta heziketaren inguruan ezinegona sentitzen duten falimien sare bat osatzea da, beti ere, modu integralean, informatuan, errespetuzkoan, arduratsuan eta konszientean bizituz prozesu horiek guztiak.
Asteroko bilera eta hitzaldien bidez, amagandiko edoskitzeari eta atxikimenduko hazkuntzari babesa eskaintzen dizkiogu. Telefonoz nahiz email bidez, argibide eske datozenei erantzuten saiatzen gara. Osasun langileentzat ikastaro eta eguneratze jardunaldiak ere antolatzen ditugu.
Errespetuzko hazkuntzaren inguruan informazioa jaso edo gehiago ikasi nahi duten pertsona eta familiak besoak zabalik hartzen ditugu. Familia guztiak ongi etorriak dira gure ekintza eta bileretara