Ume-eramailea erabiltzeak haurrarekin harremana hobetzen du, kontaktu fisikoa zein hurbiltasuna laguntzen baititu eta berekin modu zuzenagoan komunikatzea ahalbidetu. Hurbiltasun honek bere seinaleak ezagutzen ikasten laguntzen digu eta azkarrago erantzuten.

Umeak munduaren ikuspegi zabalagoa lortzen du eta eguneroko jardueretan parte hartzen du, bere inguruarekin modu seguruan elkarri eraginez.

Haurrak ibiltzea nahiago duen arte erabil daitezken ume-eramaileak daude.

Titia ematen badiozu, edoskitzea errazten du, soinean daramazula titia eman baitiezaiokezu.