Oinarrizko arau batzuk errespetatzen badira, edozein adineko haurrekin ohea partekatzea praktika segurua da. Haur jaioberriekin, nahiz titia nahiz biberoia eman, edoskitze gozagarriagoa izaten laguntzen du eta familiaren atsedena erraztu. Haurrak seguru sentitzen dira bere zaintzaileen hurbiltasuna dela eta. Azken hauek, berriz, haurren beharrak azkarrago asetu ditzakete, behin eta berriz jaikitzen ibili beharrik gabe eta etengabeko lo-galtzeak sahiestuz.

Ez zaio haurrari bakarrik lo egiten “irakatsi” behar. Prest dagoenean bere logelan lo egin nahiko du.

Ohea-partekatzea uste dena baino sarriago egiten den zerbait da, haur nagusiagoekin ere. Erabaki pertsonal eta familiarra da, ez osasun gai bat.