Haurdunaldia eta erditzea

Lehenengoz ama izango direnengan kezka eragiten duten haurdunaldi eta erditzearen inguruko alderdi fisiologikoak ezagutzeak, erabaki konszienteak hartzen laguntzen du.

Haurdunaldia eta erditzea emakumearen bizitzako etapa naturalak dira, hala ere, prozesu hauetan bizitakoagatik traumatizatuta edo beldurrarekin bizitzen dituzten emakume ugari dago.

Une hauek gure sexu bizitzako parte bat bezela bizitzeak haurdunaldia eta jaiotzarekiko estresa edo beldurra baztertzen eta osotasunean bizi eta gozatzen laguntzen du.