Gure txikiei elikagaiak eskeintzeak ikasketa dibertigarria eta zirraragarria izan beharko luke, ez borroka bat. Helburua elikagaiak, zaporeak eta uki ezberdinak ezagutzea da, hori izango bait da hazitakoan jango dutena. Janaria probatzen hasten direnean beraien elikadura nagusia esneak jarraituko du izaten (amarena ala artifiziala), ez dute solidoak jateko “beharrik”. Beraiekin esperimentatu eta gozatu egin behar dute. Horrek gerora janariarekin arazoak izatea sahiestuko du eta familiarteko jatorduak esperientzia gozoagoak bihurtuko ditu.
Bai haurrak zuzendutako zatikako elikadura, Baby Led Weaning (BLW) izenez ezagutzen dena, jarraitzen bada bai pureak ematen bazaizkio haurrari, bere nahiak eta asetasun sentipena errespetatu behar dira. Hau adin guztietako elikadurari aplikagarria da.