Bikotekidea oinarrizko euskarria da bai amarentzat bai haurren zaintzarako. Amagandiko edoskitzea hartzen duten haurtxoekin bikotekide batzuk diskriminatuta edo baztertuta sentitzen dira titia ezin dutelako eman, baina haurrari dagozkioen beste jarduera guztietan parte hartu dezakete, baita ama gainontzeko betebeharretatik deskargatu honek bere burua guztiz haurrari dedikatzeko edo eta amari edoskitzea finkatzeko garaian kanpotik jaso ditzaken iruzkin edo presioen aurrean babesa eman.
Haurrak hazten doazen heinean era askotako garaietatik igarotzen dira, non bikoteko bi kideek berdintasunean parte hartu dezaketen.