Bikotea, famili unitate berriaren oinarrizko sostengua da. Edoskitze garaian haurrarekin denetarik egin dezake, eta gainera amari lagundu diezaioke edoskitze arrakastatsua ezartzen. Anai-arreba zaharragoen zaintza, etxeko lanak egin, haurrarekin paseora irten, haurra aldatu, bainatu, haur eramailean eraman, berarekin lo egin… Elikadura osagarriarekin hasteko garaia iristen denean, jatorduetan ere parte hartuko du. Edoskitzeari dagokionean, garrantzitsua da bikotea  informatua egotea, mito faltsuak gaindituz eta kanpotik datozen mezu desegokiak maneatuz, amak aitarengan babes afektiboa aurki dezan.