Besarteanen

Haurdunaldi, erditze, sabelondo eta amagandiko edoskitzearen inguruan esperientziak elkarbanatzen ditugu, hauen ikuspegi fisiologikotik informazioa zabalduz, eta ikuspegi patologikoa alboratuz. Gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritzei eta mito faltsuak baztentzen saiatzen gara.

Amagandiko edoskitzearekin erlazionatutako informazioa eskaintzen dugu, ebidentzia zientifikoan oinarrituta batetik eta gure eguneroko esperientzian bestetik, betiere  OMEren eta Espainiako Pediatria Elkarteko edoskitze batzordearen gomendioak zabalduz.

Kontuan dugu haurrek beraien garapen emozionalerako jaiotzen diren unetik duten kontaktu fisiko beharra, erditze ondoren ama-haurraren banantze eza bultzatzen dugu, haur masaiaren garrantziaz ohartzen gara, besoetan izateko fasea eta haurrak leku batetik bestera eramateko modu desberdinak errespetatzea babesten ditugu. Haurraren garapen ebolutiboa errespetatu behar dela uste dugu, hala nola, loa, esfinteren kontrola edota janaria eskaintzeari dagokionean.

Haurraren zainketa eta hazkuntzan, sexu berdintasuna bultzatzen dugu, berdintasunean oinarritutako famili eta gizarte eredu justuago baterantz, gizonezkoen inplikazioa sustatuz.

Informazioa eta gure esperintziak elkarbanatzeko aldikako batzarrak burutzen ditugu. Amatasun, hazkuntza eta heziketaren arlo desberdinetako adituekin hitzaldi, ikastaro, tailer eta jardunaldiak antolatzen ditugu.