Edoskitzearen babeserako taldera gerturatzera gonbidatzen zaitugu, asteazkenero 10:30etatik 12:30etara Salburua Gizarte Etxeko erabilera anitzeko aretora. Abuztuan edo Aste Santuan, hobe da telefonoz kontsultatzea taldea ospatuko den ziurtatzeko.
Testuinguru lasaian, epairik gabe eta modu irekian amen artean esperientziak elkarbanatzeko biltzen gara. Edoskitzeaz zalantzaren bat izanez gero, gune egokia da plazaratzeko eta babesa jasotzeko. Haurdun bazaude, edoskitzearekin lehenengo harremana izatera gerturatu zaitezke, gaiari buruz informatuz eta benetako egoerak ezagutuz.
Era berean, gonbidatu nahi zaitugu hileko lehen asteazkenetan, urritik ekainera, Simone de Beauvoir Elkarteen Etxean, 17: 30etik 19: 30era, 3. solairuko Bilera Gelan egiten diren Hazkuntza Bileretara joan zaitezen.
Batzarrak doakoak eta asistentzia librekoak dira eta hauetara jaioberriak, haurrak eta edozein laguntzaile, ongietorriak dira beti.
Gurekin harremanetan jartzeko edo gure ekintzez informazioa eskuratzeko: besartean@gmail.com