Esfinteren kontrola garapenezko prozesua da eta haurra trebetasuna pixkana hartzen joaten da. Normalki 2 urte eta erdi eta 3 urte bitartean gertatzen da hori. Ume bakoitzak bere heldutasunezko unea dauka. Beraiekin hitzeginez pixaohiala kentzen saiatzeko une egokia zein den jakin daiteke.

Umeak nahiz eta egunez esfinterak kontrolatu, hilabete asko iragan daitezke gauez lortu arte.