Eskaerari erantzuten dion edoskitzea adierak, haurrak behar duen aldiro bularra eskaintzea esan nahi du. Horretarako garrantzitsua da kontuan izatea esne-hartualdiak mugarik gabekoak izan behar dutela, iraupen eta ordutegi mugarik gabe, alegia. Gainera, haurrari bularra eskainiko zaio berak eskatu baino lehen, hau da, negar egin edo eskua miazkatzen hasi aurretik, hauek gosearen adierazle berantiarrak baitira. Esne artifizialaren kasuan ere, hau izango da jarraibidea, biberoia ere eskaerari erantzunez eman behar baita.
Lehenengo hilabeteetan haurrek maiztasun handiz elikatu behar dute, kontuan izanda xurgatze ez nutritiboaren beharra (haurrak ez du titia hartzen, titiburua estimulatzen du soilik). Amaren magalak, haurrak ezagutzen duen guztia adierazten du, segurtasuna, lasaitasuna eta bakea ematen dio, amarekin kontaktu fisikoa eta komunikazioa eskaintzeaz gain.