Edoskitzea eta lanera itzultzea

Ama lanera itzultzean, edoskitzearekin aurrera jarraitzea erabat posiblea da, baita modu esklusiboan ere 6 hilabete arte.

Amaren esnea, eskuz nahiz esnea ateratzeko makinaz aterata, hozkailu edota izozgailuan kontserba daiteke. Era berean, ama ez dagoenean, haurrari esnea emateko modu desberdinak daude: ikaskuntzako koilarak, edalontzitxoak, xiringak, biberoiak…

Kasu gehienetan, amaren esnea ez den beste elikagairik garaia baino lehen sartzeko beharrik ez litzateke egongo.