Edozein adinetako haurrarekin ohea elkarbanatzea kontu kultural eta pertsonala da, inolaz ere ez kontu medikua. Munduko kultura gehienek haurrarekin ohea partekatzen dute egunerokotasunean. Haurrarekin lo egitea esperientzia oso atsegingarria izan daiteke familiarentzat, eta gainera gauean edoskitzea erraztu eta erosoago bilakatzen du.
Haurrak gauez esnatu egiten dira eta komenigarria da haurren loaren patroiak ezagutzea (ez baitira beti gutxiago esnatzen handitzen doazen heinean), onartu eta konponbide magikorik ez dagoela jakiteko.
Haurrarekin ohea partekatzea arriskutsua izan ez dadin, beharrezkoa da segurtasuneko zenbait neurri hartzea: koltxoi sendo eta handia, manta edo edredoi ez oso astuna, haurra ahoz gora egotea eta gurasoek ez erretzea (logelan behintzat inoiz ez erretzea), alkoholik, drogarik edo lasaigarririk ez hartzea eta ez izatea gizentasun garrantzitsurik.