Haur eramaile egoki bat erabiltzeak edoskitzea erraztu dezake, haurrak titia eskura izan dezakeelako eta bitartean amak eskuak libre dituelako beste jardueretarako. Honetaz gain, haurrarekin kontaktu fisikoa izateak eramailea daraman helduari haurraren seinaleak ezagutzea ahalbidetzen dio, eta ondorioz,  bere beharrei modu eraginkorrean erantzun. Haur eramaile egokia haurra eta eramaten duen helduaren fisiologia errespetatzen dituena da. Edoskitze eta hazkuntza aliatu onak izan daitezke motxila ergonomikoak, bandolerak, fularrak, mei tai-ak, pouch-ak…